jueves, 15 de mayo de 2014

BARATZE

Kaixo, atzo Baratzeko baserri eskolara heldu ginen.

Gure taldea izan zen heldu zen lehenengokoa baina gero beste bi eskoletako umeak heldu ziren. Guztira 100 ikasle elkartu ginen, 84 LH-ko 4. mailakoak eta 16 LHko 3 . mailakoak.

Bazkaldu ordurarte jolas librean aritu ginen: lau izkinetara, kulunketan, futbolean...



Ondoren bazkaltzeko taldeak egin, mahai arduradunak izendatu eta bazkaltzera joan ginen.
 Maiztegikoak 3 mahaietan eseri ginen eta oso ondo bazkaldu genuela esan behar da.



Arratsaldean tailerrekin hasi ginen. Horretarako bi talde egin genituen: Zaldien taldea eta Baratze2 taldea.
Batzuk   berotegira joan ginen eta han lurra jorratu eta letxugak nola landatzen ziren ikasi genuen; beste taldekoak animalia desberdinak ezagutzera eta janaria ematera joan ginen.





Lau t`erdietan atseden txiki bat hartu askaria jateko eta bostak inguruan beste  tailer batzuk egin genituen.
Talde bat zaldietara joan zen eta bestea lorategira.





Amaitu ondoren, beste atsedenaldi bat eta zazpirak inguruan mahaiak prestatu eta afaltzera joan ginen.

Afaldu ondoren jolasten egon ginen hamarrak arte, gero kolakao beroa edan eta ohera joan ginen.
Gauean ez genuen lo askorik egin eta andereñoak asko haserretu ziren gurekin.

2. EGUNA



Gaur goizean jaiki eta gosaltzera joan gara. Gosari gozoa jan ondoren tailerrekin hasi gara.
Talde bat lorategiarekin hasi gara eta beste taldekoek egurra lantzen egon  gara. Lorategian lora desberdinak ikusi eta haien haziak hartu ditugu eta egurraren tailerrean egurra zizelkatzen aritu gara.



 

Bigarren txandan batzuk, egurra lantzera joan gara eta besteok zaldiz ibiltzera joan dira.




Arratsaldean talde bat erlauntzetara  eta kanpoko animaliak ikustera joan da eta bestea ukuilura eta lorategira.


Afaldu ostean DISKOTEKA!  Nolako martza daukagun!





1 comentario:

  1. Eskerrik asko argazkiak argitaratzeagatik, horrela ondo pasatzen duzuena jakin dezakegu. Arratzaldez ikusiko gara.
    Unairen Ama

    ResponderEliminar